Kultura eta kirol-elkarteek martxoaren 14ra arteko epea dute 2013ko udal diru-laguntzak eskatzeko

Aurten, 40.000 euro banatuko dira: 22.000 euro kultura-elkarteentzat eta 18.000 euro kirol-elkarteentzat.

Aurten, 40.000 euro banatuko dira: 22.000 euro kultura-elkarteentzat eta 18.000 euro kirol-elkarteentzat.

Irabazi asmorik gabeko edozein elkartek eta erakunde kultural publiko zein pribatuk eska ditzake laguntzak, baldin eta helbide fiskala Urduñan badu eta udal-mailako eremuan ekintzaren bat gauzatzen badu. Horrez gain, udal diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantza Nagusian ezarritako baldintzak –udalaren webgunean daude ikusgai– bete beharko dira. Bestalde, irizpideok kontuan hartzearen garrantzia nabarmendu nahi izan da Kultura eta Kirol Sailetik eta horregatik CD informatibo bana eman zaie elkarteei.

Aurtengo deialdiak berrikuntzak izango ditu iazkoarekin alderatuta. Besteren artean, 10 puntura arte baloratuko da elkarteen parte-hartzea batzorde, foro eta abarrekoetan eta elkarteek nahitaez %15eko gutxieneko autofinantzaketa-ahalmena eduki behar dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide