Txarlazo Mendi Taldeak 12 irteera antolatu ditu 2013rako eta lehenengo hitzordua pasa den urtarrilaren 20an izan zen, Kolitza mendira. Hauxe da aurtengo egutegia:
- Otsailak 24: Erniozabal, 1.010 m, Gipuzkoa. Ondoren bazkaria egongo da sagardotegi batean.
- Martxoa: Ayuda-Okina ibaiaren haitzartea, Araba.
- Apirila: Recuento mendia, 1.240 m, Araba.
- Maiatza: Kurtzeberri, 1.113 m, Gipuzkoako Urkulu urtegian.
- Ekaina: Aizkorri, 1.528 m, Gipuzkoa.
- Uztaila: Urduñatik Artziniegaraino haizpeko bidetik (berriki berreskuratutako GRa).
- Abuztua: ez da irteerarik egongo.
- Irailak 21 eta 22: Pirinioetara asteburu pasa.
- Urria: bi hitzordu egongo dira, batetik, urtero egiten den Urduñako Mendi Martxa eta bestetik, urriaren 27an eskualdetik ibilbidea, Urduña-Lezama-San Roke-Amurrio.
- Azaroa: 1.381 metroko Errezilla eta 1.384 metroko Zerbera mendietara (Araba), ondoren upategi bat bisitatuko da.
- Abendua: hiru hitzordu egongo dira. Lehenengoa, 14an, irteera soziala izango da eta mendi-ibiliaren ondoren Urduñan bazkalduko da. 18an bazkideen batzarra egingo da eta urteari amaiera emateko, ohi den legez abenduaren 31n Txarlazora igoera antolatu dute.