Egunero 19:00etatik 21:00etara elikadura-burujabetzaren gaineko erakusketa egongo da Urduñako Alondegian. Horrez gain:
Gaur, urriak 2
16:00etan Animaziozko film-emanaldia
16:30ean Baratze ekologikoen tailerra, Foru plazan
Urriaren 3tik 5era
Zine foruma eta ondoren mahai-ingurua, egunero 19:00etan Alondegian
- Asteazkena: Gaur egungo azpiegitura handiak eta elikadura-burujabetza
Bideoa eta mahai-ingurua: Zer eragin izango dute gaur egungo azpiegitura handiek biharko elikaduran?
- Osteguna: Elikadura-burujabetza genero-ikuspuntutik
Dokumentala: Mahaian daukagu pozoia
Mahai-ingurua: Tokian tokiko proiektuak elikadura-burujabetza eraikitzen
Urduñako udal-sukaldea
- Ostirala: Gure lurra, gure etorkizuna
Dokumentala eta mahai-ingurua: Gure lurra, gure etorkizuna. Bizilur-EHNE Bizkaia
Elikadura-burujabetzaren alde Urduñan egin den aitorpenarekiko atxikimendu berriak
Urriak 5, ostirala
17:00etan Biodibertsitatearen tailerra, Zaharra 12 dendan
21:00etan Pintxo potea tokiko produktuekin, Zaharra 12
Urriak 6, larunbata
10:00etatik 14:15era Baserritarren merkatua, Foru plazan
12:15ean Xaboiak egiten ikasteko tailerra
13:00etan Mahats-barietateen tailerra, Zaharra 12
13:45ean Mahats-muztioa dastatzea