“Kostu baxuko bio-ongarriak. Nekazaritza sistemen osasuna eta etekinak” ikastaroa ekainaren 16tik 18ra

Ekoizpenek antolatuta, Eugenio Gras nekazari, abeltzain eta prestatzaile ospetsuak ikastaro praktikoa emango du, non parte-hartzaileek lurzoruaren emankortasun biologiko naiz minerala hobetzen ikasiko duten.

Ekoizpenek antolatuta, Eugenio Gras nekazari, abeltzain eta prestatzaile ospetsuak ikastaro praktikoa emango du, non parte-hartzaileek lurzoruaren emankortasun biologiko naiz minerala hobetzen ikasiko duten.

Lurzoruko mikroorganismoak areagotzeko sistemez gain, etxean bio-ongarriak nola egin erakutsiko du Eugenio Grasek. Halaber, krematografia erabiliko da, hau da, lurzorua eta konposta analizatzeko teknika merkea eta eraginkorra. Etxean egindako bio-ongarriak erabiliz gero, ez da produktu kimikorik behar, hortaz, dirua aurrezten da eta kutsadura gutxitzen ere bai. Gainera, mota horretako ongarriek lurzorua aberasten dute.

Nori zuzendua

Nekazariak, abeltzainak, ortuzainak, teknikariak, ikertzaileak, eko-baserritarrak, permakultoreak, GKE zein elkarteetako kideak eta, oro har, lurzoruaren eta elikagaien osasuna interesatzen zaion pertsona oro.

Udalak diruz lagunduko du

Hiru saio izango dira, 10:00etatik 20:00etara Kultur Etxean, eta Urduñako Udalak ikastaroaren %50 ordaintzeko diru-laguntzak emango dizkie parte hartu nahi duten urduñarrei. Ikastaroak 150 € balio du.

Izena emateko

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

agriculturaregenerativaiberica@gmail.com

Telefonoak: 945 38 40 50 (Urduñakoa bazara) / 629 56 77 08

Informazio gehiago: www.mashumus.com / agriculturaregenerativaiberica.wordpress.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide