Auzo-elkarteen sorrera sustatzen ari da Udala

Iragan otsailean Hirigintza Sailak egindako batzar informatiboan jakinarazi zenez, lanketa bat egingo da auzoek dituzten hirigintza-beharrak antzemateko. Hala, Urduñako auzoetan egon daitezkeen gabeziei ahalik eta erantzun eraginkorrena eman ahalko zaie eta auzokideen bizi-kalitatea hobetuko da. Helburuetako bat bizilagunen harremanak onuragarriak izatea da, dela euren artean, dela Udalarekin. 

Iragan otsailean Hirigintza Sailak egindako batzar informatiboan jakinarazi zenez, lanketa bat egingo da auzoek dituzten hirigintza-beharrak antzemateko. Hala, Urduñako auzoetan egon daitezkeen gabeziei ahalik eta erantzun eraginkorrena eman ahalko zaie eta auzokideen bizi-kalitatea hobetuko da. Helburuetako bat bizilagunen harremanak onuragarriak izatea da, dela euren artean, dela Udalarekin. 

Martxoko Zikoina aldizkariarekin batera, orri erantsi batean, galdera-sorta bat bidali da auzo, etorbide, urbanizazio eta abarren diagnostikoa eta azterketa egiteko asmoz. Behin beteta, inkesta udaletxera eraman daiteke, Burdin kalean berriki jarritako postontzian sartu edo auzoak@helbidera bidali. 

Hirigintzako jarduketak lehenesteko eta sailkatzeko irizpideei dagokienez, Udalak egindako proiektuak nahiz herritarren hirigintza-eskaerak kontuan hartuko dira. Udalak prozesua gauzatzeko bideak eskainiko ditu eta auzotarrek, euren jardunaz, auzoak eraldatzen parte hartuko dute. 

Ondoko jarduketa-eremuak zehaztu dira:

- Zabalgunean: Barne-Hegoaldea, Barne-Mendebaldea eta Barne-Iparrekialdea.

- Kanpoaldean: Kanpo- Hegoaldea, Kanpo- Mendebaldea, Kanpo-Ekialdea eta Kanpo-Iparraldea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide