Toti Martinez de Lezeak “Emakume bat literaturan” hitzaldia eman zuen ostiralean

Idazle gasteiztarra bere buruaz aritu zen eta kontatutako pasarteek irribarre bat baino gehiago eragin zuten bertaratutakoen artean (70 pertsona inguru). Ordu eta erdiko berbaldiaren ostean, entzuleen galderak erantzuteko nahiz liburuak sinatzeko prest agertu zen. 

Idazle gasteiztarra bere buruaz aritu zen eta kontatutako pasarteek irribarre bat baino gehiago eragin zuten bertaratutakoen artean (70 pertsona inguru). Ordu eta erdiko berbaldiaren ostean, entzuleen galderak erantzuteko nahiz liburuak sinatzeko prest agertu zen. 

Ia 50 urte zituela hasi zen eskribitzen Toti, lagun batekin egindako postura aitzaki hartuta. Egunean 8 ordu ematen ditu idazten eta bere hitzetan, "Emakume idazle baino gizon idazle gehiago dago. Horren arrazoia emakumeak praktikoak garela da, hau da, zer edo zerk funtzionatzen ez badu, emakumeok hori egiteari uzten diogu". Izan ere, bere lehenengo liburuak −La calle de la judería− harrera ona izan ez balu, ez luke idazten jarraituko. 

Bere eleberrietarako genero historikoa aukeratu zuen: "Edonork ez dauka nobela historikoa idazteko gaitasuna. Urteak eman behar dira historia irakurtzen, dokumentatzen… Garaia ezagutu behar da, orduko egoera politikoa, erlijiosoa, soziala, bizimodua nolakoa zen, zer jaten zen…". 

Historian oinarrituta, istorioak asmatzen ditu bere bizipenak tartekatuz; eta horrekin asko disfrutatzen du gainera. Ez ditu pertsonaiak deskribatzen, baizik eta irakurleari askatasuna ematen dio nahi duen irudia egin dezan. Totiri gu, herritarrak, interesatzen gatzaizkio, "Inork ez baitu guri buruz ezer idatzi". Talde horretan sartzen dira artisauak, emakumeak, nekazariak, arrantzaleak... Herri xehea, oro har. 

Horrez gain, haurrentzako literatura idazten du euskaraz zein gaztelaniaz eta Nur –arabieraz, argia– bildumako liburuek arrakasta handia izan dute.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide