Genero-indarkeriaren biktimak artatzerakoan instituzioen arteko koordinazioa hobetzea da protokoloaren xedea eta, horretarako, jarraibide homogeneoak ezarri dira. Halaber, bertoko profesionalen prestakuntza indartu nahi da, hiritarrei ahalik eta arretarik onena eskaintze aldera.
Protokoloa laster eskuragarri egongo da udalaren webgunean (www.urduna.com).
Zer da “emakumeen aurkako indarkeria”?
Nazio Batuek 1993an honela definitu zuten: “emakumea izatean oinarri duen indarkeria-ekintza oro, emakumeentzako kalte edo oinaze fisikoa, sexuala edo psikologikoa dakarrena, horrelako ekintzen mehatxuak, bortxak edota askatasun-gabetze arbitrarioak barne hartuta, jendaurrean nahiz pribatuan gertatzen direnak aintzat hartuta”.
Eraso baten aurrean: Zer egin? Nora jo?
LARRIALDIAK
Urduñako osasun-zentroa itxita badago:
- Amurrioko anbulatorioa
Landako kalea z/g - 945.025.900-901
- Laudioko anbulatorioa:
Zumalakarregi etorb. z/g - 946.007.480
DYA: 944.101.010
Urduñako Gurutze Gorria (anbulantzia-zerbitzua): 945.38.32.22
SOS DEIAK: 112
ZERBITZU SOZIALAK
Gizarte-langilea
EIZE (Gizarte eta hezkuntza arloetan esku hartzeko taldea): 945.38.36.45
SEGURTASUN INDAR ETA KIDEGOAK
Udaltzaingoa
Laudioko Ertzaintza: 944.063.860