Gazteei zuzenduriko ekimenen lehiaketa antolatu du Udalak

Urduñako edozein elkarte edo taldek eta 14-30 urte bitarteko pertsonek parte hartu dezakete. Gazteentzako bakarrik diren ekimenak proposatu beharko dituzte eta ideiarik onenak sarituko dira. Ekimenak antolatzeko eta garatzeko orduan aintzat hartu beharreko alderdiak:

- Urduñako gazteen parte-hartzea sustatzea.

- Zeharkako ekintzak, hala nola, euskara, genero-ikuspegia eta kulturartekotasuna bultzatzen direla bermatzea.

Sariak bi kategoriatan banatuko dira:

- Elkarteak eta kolektiboak: 2.000 euro ekimenik onenarentzat

- Banakoak: netbooka 1. eta 2. ekimenik onenentzat

Era berean, elkarte eta kolektiboen kategoriako saridunek jarduera 2011. urtean gauzatu beharko dute.

Ekimenak Kultura Etxean aurkeztuko dira 2011ko ekainaren 15etik irailaren 30era arte. Horrez gain, gutun-azal itxi batean parte-hartzailearen datuak adieraziko dira (izen-abizenak, NAN, telefono zk., posta helbidea eta helbide elektronikoa). 

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: Kultura Etxean

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide