Adratan talde etnografikoa aurkeztu zen astelehenean

Datorren igandera bitartean Adratan taldeak antolatutako erakusketa egongo da kultur etxean. Horrez gain, garai batean hirian izandako artisau eta nekazariek euren ogibideen nondik norakoak eta bizipenak kontatuko dituzte arratsaldero 19:15etik 20:45era eta larunbatean. Hona hemen aiaraldea.com-ek egindako elkarrizketa:

Zertarako sortu da Adratan elkarte etnografikoa?

Datorren igandera bitartean Adratan taldeak antolatutako erakusketa egongo da kultur etxean. Horrez gain, garai batean hirian izandako artisau eta nekazariek euren ogibideen nondik norakoak eta bizipenak kontatuko dituzte egunero 19:15etik 20:45era. Hona hemen aiaraldea.com-ek egindako elkarrizketa:

Zertarako sortu da Adratan elkarte etnografikoa?

Adratan: Labur esanda Urduñaren historia berreskuratzeko eta ezagutarazteko sortu da talde etnografikoa. Baina historia esatean ez gara ari liburu zaharretan aurkitzen den historiaz bakarrik (hau ere interesgarria den arren); Urduñan egondako bizimoduak eta ohiturak berreskuratu nahiko genituzke, bizitza molde horiek bizi izan duten pertsonak elkarrizketatuz eta bizibide horrek sorturiko materialak bilduz (argazkiak, erremintak, idazkiak…). Honekin batera, Urduñaren gainean idatzi nahi lukeen ikertzaile ororentzat laguntza eta oinarri izatea litzateke taldearen beste behar bat, honelako lanek gure hiriarentzat izan dezaketen onuraz konturatuta. Azkenik, Urduñari buruz idatzi dena jaso nahiko genuke, Urduñaren bibliografia eginez.

Zer dela eta ekin zenioten lan honi?

Adratan: Konturatu ginen aldaketa asko izan zirela gehien bat XX. mende erdialdetik hona hiriko bizimoduan eta aldaketa hauek bizi zituzten pertsonak nagusiak direla eta, tamalez, apurka-apurka joan egiten zaizkigula, urteetan zehar ezagutu duten Urduñari buruzko bere jakituria guztia galduz. Honekin batera, gaur egun dugun krisi ekonomikoaren aurretik egondako oparoaldiak hiritarren bizimoduaren lekuko diren material asko satsetara bidea hartu zuten, etxe asko zaharberrituta material horiek zaborra zela pentsatu baitzuten.

Zein da Adratan hitzaren esangura?

Adratan: “Adra” auzolana adierazteko Larruazabal aldean gorde den hitza da; gure beharrarekin hasi ginenetik ikusi baikenuen erlazioa baduela antzina herrietako auzoek egiten zuten auzolanarekin, gaztelerazko “vereda”-rekin. Hitz honi euskarazko non kasua gehituaz mugimendua adierazi nahi izan dugu, beharrean gabiltzala. 

Zeintzuk dira egiten ari zareten lanak?

Adratan: Egun lau ikerketa ditugu zabalik: batetik Urduñan izandako ogibide ezberdinen zentsu bat prestatzen gaude, kalerik kale egondako artisauak jorratuz, hirian izan diren artisautza lantegiez jabetzeko. Beste alde batetik, abeltzaintza eta nekazaritzaren inguruko azterketa bat bidean dugu, 70. hamarkadatik aurrera ogibide hauek izan duten beherakadaz jabetuta geratzen diren abeltzain eta nekazariak elkarrizketatuz eta euren bizibideaz galdetuz. Azkenik, lehenengo ikerketaren ondorio diren monografiekin bagaude, Urduñan egondako igeltsu-meatzeak eta fabrikak aztertuz eta hiriko zapatagintzaren ekoizte prozesuak deskribatzen.

Etorkizunean ze ekimen bultzatu nahi dituzue?

Adratan: Orain arte egindako lanekin bukatzea litzateke gure lehenbiziko nahia, egiten dihardugun zentsua laguntza ezin hobea delako gure aurreragoko ekimenetarako. Ogibideen monografikoak egitea genuke hurrengo ekimena, hauen inguruko dokumentazio guztia bilduz eta behar honetan ibilitako jendeari galdetuz. Honekin batera, Urduñari buruzko dokumentazio zentro bat egitea ere bultzatu nahiko genuke, bai guk batzen ditugun datu guztiak (direla bibliografikoak direla elkarrizketen bidez lorturikoak) guztien esku izateko. Eta azkenik, elementu materialekin museoren bat egitearen ideia ere ez dugu baztertzen, oraingoz oso zail ikusten dugun arren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide