Monumentu-ondarea eta agroekologia uztartuko dituen proiektu horren baitan baratzeko landareak, espezie aromatikoak eta frutarbolak landatuko dira aukeratutako hiru lekutan: Foru plazan, Tras Santiago bidean eta San Martingo gazteluaren lursaileko terrazetan.
Hiritar orok parte hartu dezake egitasmo honetan eta lorezain baten laguntza izango du. Landutako lur-zatiak jagoteaz gain, lorezaina ahalik eta bioaniztasun handiena bermatzen saiatuko da.
Helburu horretarako Ekoizpenek datorren apirilaren 14an (19:00etan Lanbide Hezkuntza Institutuko 104. gelan) antolatuko duen Agroekologia Foroan baratzeko landareen hazitegi propioak nola sortu azalduko da. Hurrengo egunean, hilak 15ean, ikasitako guztia praktikan jarri ahalko da Foru plazan gauzatuko den tailerrean. Aste batzuk geroago, hazitegi horietan landareak haziko dira eta horiekin baratze ekologikoak martxan jartzeko aukera egongo da.
Egitasmo honetaz gozatu nahi dutenek Ekoizpen Zerbitzuarekin jarri behar dute harremanetan.
Ekoizpen Urduña
Gran Via 10, beheko solairua
Telefonoa: 945 384 045
Faxa: 945 38 88 88
Helbide elektronikoa: ekoizpen@urduna.com