Emakumea eta urritasunari buruzko hitzaldia eta mahai-ingurua egon ziren atzo Adi Emakumeak elkarteak antolaturik

Zaloa Ibeasek, LAB sindikatuko Emakume Arloko arduradunak, emakumea eta urritasuna izan zituen hizpide.

Zaloa Ibeasek, LAB sindikatuko Emakume Arloko arduradunak, emakumea eta urritasuna izan zituen hizpide.

Bere hitzetan, egun krisia eta prekarietatea askoren ahotan dauden berbak izan arren, ez zaizkio hainbeste emakumearen egoerari zuzentzen. Izan ere, emakume langileen egoera betidanik izan da prekarioagoa, baina egia da garaiotan latzagoa dela. Hasiera batean krisiak tradizioz gizonezkoen sektoreak direnei (eraikuntza, siderurgia…) eragingo zietela uste bazen ere, gero, sektore guztietara hedatu ahala, zerbitzuetan eta emakumeek gauzatzen duten ezkutuko lanean ere antzeman zen krisia. Egia esan, sektore feminizatuetan lan baldintzak hain prekarioak izan dira, ezen zaila da orain prestazio duinak jasotzea edo egoera hobetzea.

Bi faktore nagusi egon ziren emakumea lan-merkatu arautuan sartzeko: batetik emakumeek, banaka zein taldean, egindako lanaren ondorioz; bestetik, oparoaldietan eskulan merkea behar zela. Hala ere, emakumeek askotan lanaldi bikoitza dute familia esparruko zama eurek eraman ohi dutelako. Hortaz, emakumea ez da lan-merkatura aukera berdintasunean sartu.

Hona hemen datu interesgarri batzuk:

  • Emakumeen %96k amatasun-lizentzia eskatzen dute, aitatasun-lizentzia hartzen duten gizonak, ordea, %4 dira.
  • Emakumeek batez beste gizonak baino 7.200 € gutxiago irabazten dute urtean.
  • Urduñan eskatzen diren gizarte-laguntza gehienak emakumeei dagozkie, arlo batzuetan ehunekoa oso altua da.
  • Urduñan emakumeen langabezia-tasa %15ekoa da, gizonena, aldiz, %10ekoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide