Urduñan Ekoizpen Ekologikoa Garatzeko Zerbitzuak kasik 5 urte daramatza hirian eta inguruetan nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak bultzatzen. Ohiko metodoa alde batera utzi eta metodo ekologikoa bere egin nahi dutenei zuzentzen zaie. Hala, Ekoizpen izenarekin ezagutzen den zerbitzuak urtero hamar bat Agroekologia Foro antolatzen ditu hilabetean behin, uztailean eta abuztuan izan ezik.
Bertako fruta-arbolen berreskuratzean oinarritu zen urtarrileko Agroekologia Foroa. Denborarekin galtzen doazen tokiko barietateak aurkeztu zituen Edurne Ortunek, guztiak 100 urte baino gehiagokoak. Zuhaitz horiei ADN analisiak egin zaizkie eta aztertu ondoren Euskal Herriko Hazien Sareak gorde eta sailakatuko ditu.
Bestalde, iragan asteartean, otsailaren 22an, egindako foroan animalien osasuna izan zuen hizpide Ander Bidarte albaitari homeopatak. Arnas aparatuaren gainean aritu zen batik bat eta zenbait gaixotasun hautemateko modua azaldu zien bertaratutakoei.
Hurrengo Agroekologia Foroa martxoan izango da.