Urduñako Gazte Asanblada: “Ametsak antolatuz, zabal ditzagun ateak!”

Bihar ospatuko den lokal publiko eta autogestionatuaren aldeko jaiaren harira, galdera batzuk pasatu dizkiegu Urduñako Gazte Asanbladako kideei:

Duela 4 urte gaztetxea eraitsi zuten. Orduz geroztik, zein da zuen bilgunea?

Bihar ospatuko den lokal publiko eta autogestionatuaren aldeko jaiaren harira, galdera batzuk pasatu dizkiegu Urduñako Gazte Asanbladako kideei:

Duela 4 urte gaztetxea eraitsi zuten. Orduz geroztik, zein da zuen bilgunea?

4 urte daramatzagu lokal publiko eta autogestionatu baten alde lan egiten eta horretan gaude. Urte hauetan gainera udalaren erasoak jasan ditugu, epaiketak, debekuak, trabak… gure aldarrikapenak kriminalizatu nahian. Kalean bildu behar izan dugu eta materiala lonjetan gorde. Horregatik hainbat ekimen burutu ditugu lokalaren alde, hala nola, lokalaren aldeko jaiak, edo “Por un local publico y autogestionado volvemos a dar la lata” kanpaina; eta egiten ditugun ekimenak beti egoten dira horri zuzenduta. Bestalde, udalarekin bilera izan genuen, baina haien jarrera itxia dela eta, arazoak gaur egun oraindik dirau.

Gazte mugimenduan eraginik izan al du horrek?

Gaztetxea bota zutenetik, gure jarduera aurrera eramatea ez da erraza izaten. Ekintzaren bat antolatzen dugunean materiala bildu eta jaso behar dugu, beti ondo gorde, eta horrek lan handiagoa egitera behartzen gaitu. Gainera, ez dugu lekurik lana aurreratzeko, puntualki, apaizaren etxea erabili izan dugu, kultura-etxea beste batzuetan, gazte egunean edo akelarrean adibidez. Orokorrean gure jarduera oso mugatuta dago eta, gaztetxearekin alderatuz, hainbat dira egin ezin ditugun gauzak: kontzertuak nahiz tailerrak, afariak eta gazteon aisialdirako gunea prestatu (mahai-futbola, ping-ponga…), besteak beste.

Urtarrilaren 22ko jaiarekin zer lortu nahi duzue?

Helburu nagusia hain beharrezkoa dugun lokal publiko eta autogestionatua aldarrikatzea da. Bestalde, gaztetxean parte hartu genuen pertsona guztiak biltzeko eguna izatea, guztion artean gune horri omenaldia egitea eta baita egindako lana eta momentu onak gogoratzea ere. Azkenik, udalarekin izan nahi dugun bilera egitea, lokal ezaren  arazoari konponbidea bilatzea, haien jarrera itxia gainditzea eta udala inmobilismotik negoziaziora pasa dadin beste behin eskatzea. Horregatik etxez etxe agiriak banatu ditugu eraispenaren 4 urteurrenean.

4. 2011. urteari begira...

Ildo beretik jarraituko dugu, gaztetxea aldarrikatuz eta gure jarduera ahal dugun moduan aurrera eramaten, ditugun beste nahiak alde batera utzi gabe. Ikusten dugu aurten lokal ezaren arazoa konpontzeko garaia dela eta irtenbidea bilatzea ezinbestekoa da. Horregatik eta lata ematen jarraituz, “Ametsak antolatuz, zabal ditzagun ateak!” ekimena jarri dugu abian, helburu hau betetzeko. Bestalde, 13. Gazte Egun arrakastatsua antolatu nahi dugu apirilaren 9rako, Urduñako gazteriaren gustukoa eta partehartzailea izatea nahi dugu. Guztion artean ateak zabaltzea lortu eta behar dugun lekua eskuratuko dugulako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide