Olentzero erregaluz beteta etorri zen geurera

Elurra zela eta, Olentzerok Zedelikan utzi behar izan zituen astoa eta gurdia eta oinez jaitsi zen Foru Plazara. Urduñako haurrak zain zituen dagoeneko eta, txistulariekin eta Erauntsi dantza taldearekin batera, ongi etorria eman zioten.

Elurra zela eta, Olentzerok Zedelikan utzi behar izan zituen astoa eta gurdia eta oinez jaitsi zen Foru Plazara. Urduñako haurrak zain zituen dagoeneko eta, txistulariekin eta Erauntsi dantza taldearekin batera, ongi etorria eman zioten. Kalez kale bertsotan ibili ostean, plazan jarritako karpara sartu zen Olentzero haurren artean opariak banatzeko. Adinaren arabera erregaluak ezberdinak ziren; hala, txikienek panpinak jaso zituzten eta beste batzuek joko magnetikoak edo hirutan hiru jokoa. Gainera, nahi zuen orok, nagusienek ere bai, Olentzerorekin argazkiak egiteko parada izan zuen. Behin opari guztiak banatuta, bizikleta bat zozketatu zen bertaratutako haur guztien artean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide