Nerbioi-Ibaizabal Hemendik sariak banatu zituzten ostiralean

Herenegun Nerbioi-Ibaizabal Hemendik sariak eman zituen hirugarren aldiz Deia egunkariak eskualdeko pertsona zein erakunde esanguratsuen artean. Urduñako Bainuetxean egindako ekitaldian Urduñako Klarinete Bandak Urduñako Zortzikoa jo zuen eta Urduñako Trikitilariek Albistur izeneko pieza. 

Sari hauen xedea aipatu eremu geografikoa osatzen duten herriak eta hiria –Urduña– jendartera gerturaraztea da eta, horretarako, egunetik egunera jarraitzen dute toki bakoitzeko jarduera. Arrazoiz eta jakinaren gainean egonda banatu dira sariok: 

KULTURA SARIA: Arrankudiagako Haurreskola

  • Eskualdeko ikastetxerik berrienetako bat da. Herriak izandako populazio-hazkundearen ondorioz, udalak haurreskola baten premia ikusi zuen eta aurten jarri dute martxan. 

KIROL SARIA: Igor Anton

  • Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak denboraldi bikaina egin du aurten eta suertea bere alde izan ez badu ere, baikortasunez eta ilusioz beterik ikusten du etorkizuna. 

GIZARTE EKINTZA SARIA: Ugaoko Odol Emaileen Elkartea

  • 40 urte baino gehiagoko elkarte honen lanari esker, Ugaok batez beste 1.000 biztanleko 100 odol-emaile ditu egun. 

OMENALDI SARIA: Patxi Gutierrez

  • Arrigorriagako udal-arkitektoa da, 3 hirigintza-planetan parte hartu du eta burututako lanen artean Arrigorriagako hilerria dago. 

BERRIKUNTZA SARIA: Luis Maria Uriarte

  • Izaera independiente eta abangoardiako arkitekto laudioar honek sari asko jaso ditu dagoeneko eta, besteren artean, Galdakaoko Eskola eta Bilboko Arte Eder Museoa handitzeko proiektuak egin ditu. 

TURISMO SARIA: Orozkoko Museoa

  • Harana dinamizatu eta gizatiartzeagatik jaso du sari hau. Bisita asko izan dituen museo honek Orozko ezagutzeko irteera ugari antolatzen ditu urtean zehar. 

SUSTAPEN EKONOMIKOA SARIA: Urduñako Zaporeak eta Bedarbide Elkartea

  • Urduñako produktuak sustatzeaz gain, abeltzain eta nekazariek errenta duinak izan ditzaten jardun dutelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide