Trenbide-azpiegiturak kudeatzen dituen Adif enpresak Saratxotik igarotzen den trenbide gunearen ondoko lubeta hobetuko du. Guztira, 150 metro berrituko dira hegaletik behera arrastatzen diren lurren eraginez sortutako arazoak konpontzeko. Adifek horretarako diseinatu duen proiektuari jarraiki, zementuzko zutabeak jarriko dira lurra finkatu eta sendotzeko eta, beraz, lubetako lurrei egongortasun eta erresistentzia gehiago emango zaie. Horrez gain, eragindako eremuko drainadura-baldintzak hobetuko dira, lurrazala iragazgaiztuko da, uren azpiko bidea tratatuko da eta, azkenik, trazatuan metatutako gehiegizko balastoa kenduko da. Aipatu hobekuntzak gauzatzeko aurrekontua 1.010.822 eurokoa da.
Lanak gauzatzen diren bitartean, trenak normaltasunez ibiliko dira Urduña eta Amurrio artean.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide