Arartekoaren hitzaldia: Ezagutzen al ditugu gure eskubideak urduñarrok?

Poza Kulturgintza taldeak antolatuta, Iñigo Lamarca arartekoak hitzaldi-solasaldia eman zuen atzo. Besteren artean, arartekoaren zeregina zertan datzan, herritarron eskubideak administrazioaren aurrean zein diren, Arartekora noiz jo dezakegun etab. azaldu zituen. 

Poza Kulturgintza taldeak antolatuta, Iñigo Lamarca arartekoak hitzaldi-solasaldia eman zuen atzo. Besteren artean, arartekoaren zeregina zertan datzan, herritarron eskubideak administrazioaren aurrean zein diren, Arartekora noiz jo dezakegun etab. azaldu zituen. 

Herri-administrazioen aurrean pertsonen eskubideak babesteaz arduratzen den erakundea da Arartekoa, independientea eta inolako alderdi politiko edo sindikaturekin loturarik ez duena. 50 pertsona inguruk osatzen duten erakunde horren buruari ere ararteko deritzo eta Eusko Legebiltzarrak bost urterako aukeratzen du. 

Iñigo Lamarcak adierazi zuenez, bai kontsultak bai kexak jasotzen dituzte eta ahalik eta herritarraren aldekoagoak diren erantzunak ematen saiatzen dira, indarrean dagoen legerian oinarrituta beti. Horrez gain, txostenak idazten dituzte egoera ahulagoan dauden pertsonek (adingabeak, inmigranteak, gayak, lesbianak eta transexualak…) izan ditzaketen arazoen inguruan. 

Arartekora jotzen al dute urduñarrek? 

Jada 21 urte daramatza erakunde honek eta, guztira, 17 kexa helarazi dizkiote urduñarrek Arartekoari. Aipagarria da iaz kexarik aurkeztu ez zela, 2008. urtean, ordea, lau. Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoaren azpitik dago Urduña kexei dagokienez. Gehienetan udalaz kexu dira hiritarrak, baina bestelako gaien inguruan ere desadostasunak azaldu izan dituzte: zaratak, lizentziak, negozioak eta nekazaritzako jarduerak...

Nola egin kexak? 

  • Internet bidez: www.ararteko.net
  • Norbera hiru bulegoetako batera joanez (Gasteiz, Donostia eta Bilbo)
  • Arartekoari zuzendutako gutunaren bidez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide