Euskrats

Euskrats musika elektronikoaren euskaldun zaleei zuzendutako irratsaioa duzue. Astero, Eder Mendiak eta Iera Garaiok dauden hamaika estiloetatik bat aurkeztuko digute, nazioarte mailako eta bertako dj-en berri emanez. Azken nobedadeetarako eta nazioarteko zein tokian tokiko agendaz informatzeko unea ere izango dugu. Hala ere, elektronika saio hauetan musika elementu nagusia bada ere, zu ere protagonista izan zaitezke. Zure ekarpenak sare sozial edo mail kontaktura bidali egiguzu, guztion arteko elkarlan bat bihur dadin. Emanaldi bakoitzaren amaieran hurrengo asteko estiloa iragarriko denez, aste oso bat izango duzu gai horren inguruko zure ekarpena igortzeko. Ongi etorri Aiaraldeko musika elektronikoko lehenengo irratsaiora! Euskrats belarrira ezazu. Peace and beats… EMISIO ORDUA OSTEGUNAK 23etatik 24ak arte (Errepikapena): IGANDEAK 14etatik 15ak arte. Jarri ezazu Euskrats Facebook-en https://www.facebook.com/euskrats.irratsaioahttps://www.facebook.com/euskrats.irratsaioa

Euskrats: Cologne Sound // KOMPAKT

2015 ots 19

Euskrats
Euskrats: Footwork

2015 urt 29

Euskrats
Euskrats: Gabber

2015 urt 15

Euskrats
Euskrats: Mark Bell // LFO

2014 aza 06

Euskrats
Euskrats: Nu-Disco

2014 urr 23

Euskrats
Euskrats: M_NUS Records

2014 urr 09

Euskrats
Monegros Desert Festival

2014 eka 19

Euskrats
Gaueko Sónar

2014 eka 05

Euskrats
Eguneko Sónar

2014 mai 29

Euskrats
2step

2014 mai 22

Euskrats
Summit // Mike Mo

2014 mai 15

Euskrats