2010/04/01 18:00

Sokaideren kontzertua Amurrio Antzokian

Amurrio Antzokia, Amurrio

Aste honetan autobusez, oinez, trenez, edo AUTOESTOPAZ… baina beti ere ORTOZIK hurbilduko gara Amurrioko antzokira. Bertan SOKAIDE talde aiararrak bere lehen diskoaren aurkezpena egingo du. Pasaden astean prentsaurreko baten aurkeztu zituzten hamar KANTUAK oholtzara igoko dituzte.

 

  Ibon Koteron albokaria, Imanol Ubeda abeslaria eta Kepa Junkerarekin txalaparta eta perkusio lanetan aritu diren Argibel Euba eta Iñigo Olazabal musikariak diskoan parte hartzeaz gain antzokiko eskenatokira ere igoko dira. Aukera ezin hobea musikari apartak entzuteko!

 

  Oro har folk musika beste estilo batzuen ukituarekin entzuteko aukera izango dugun arren entzumena ez da gozarazi ahalko dugun zentzumen bakarra. Fandango eta arin-arin doinuak dantzarekin uztartuko dituzte euren ikuskizunean.

 

Maiatzaren 1ean iluntzeko 20:00retatik aurrera Amurrio Antzokian duzue zita!

 

 Ikusi, entzun. ARNASTU, BIZI USAINA…

 

Taldekideak: Igon Olaguenaga, Naroa Gaintza, Urko Izquierdo, Alex López, Josu Barrenengoa eta Ander Tejerina.

Laguntzaileak: Ibon Koteron, Ima Ubeda, Ugaitz Olaguenaga, Iñigo Olazabal eta Argibel Euba
Edorta Moreno

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide