Madarikatu hura,
eta hangoa,
beste hori baita,
Ni naiz askotan,
madarikatua,
batek daki,
jaiotzetik edo
astelehenetan bakarrik,
naizen ni,
egunak dirauen artean,
gaitz esaka nabil,
noizean behin, aldiz.
Hitzak faltan ditut,
malkoak askotan soberan
jariatzen zaizkidanetan.
Jendearen aurpegietan galerak...
jakinminean galderak,
bizi nahian egunak soberan,
orduak falta bitartean.
Ekoizpen antolatua,
etikaren eztabaida,
kapitalaren etekinarekin bat,
konpetentzia aseezina gara.
Paperezko harresien aldekoa
alde bietako esklaboa,
hitzen eta erantzunen ardurapean
korrika, noraezean,
noranahian beharrean.
Egingo bagenu danba?
prakak jartzen ditugun bitartean
egingo bagenu eztanda?
apurtuko bagenitu arrakalak,
arrakalak bihurtuko balira hegalak?
Herritarren begiradapean,
kiskaltzean, baita,
norbaiten tranpan jauzi izan bazina bezala.
Kilimak egin beharrean,
aizkorekin gabiltza dantzan.
Zu nor ostia zara?
Zergatik zabiltza dantzan?
Harresiaren zein aldetan bizi zara?
eta egingo bazenu eztanda?
Astegun buruzurietan ondo sentitzen al zara?
Eskualdeko zenbait idazlek abiatutako ipuin-segidaren 3. atala da hau.