Ez hutsik egin

Erabiltzailearen aurpegia Inma Roiz 2018ko abu. 20a, 19:19

Hurbil dago dagoeneko gure San Bartolome, energiaz beterik. Igaro dira udako egunik luzeenak, gaurik beroenak, eta baita urteko bainurik freskagarrienetako batzuk ere. Hala ere, oraindik badago zer ospatu. Abuztua hasi baino ez da egin, eta hilabete hau ez uda ez litzateke berdina izango gure jaiak gabe.

Okondoko festak San Bartolomeren inguruan egiten dira, gure patroia, eta baita herriko plazari sarrera egiten dion ermitaren inguruan ere. Bertan gauzatzen dira jaietako ekintza gehienak. Ez da bertara gerturatuko ez zen okondoarrik egongo.

Aurten Maddi Otaola izango da pregoilaria. Ondo merezitako ohorea, Gimnasia Erritmikoko Espainiako Txapelketan lortu dituen emaitza paregabeak ikusita. Irribarre egiteari utzi gabe mugitu, tolestu eta salto egiteko aparteko dohaina dauka.

Bere hitzen ostean hasiko dira guztion gozamen eta dibertsiorako prestatutako hiru jai egunak, baina haurrei zuzenduak egongo dira bereziki ekintzak. Eurak dira, euren xalotasun eta askatasunarekin, hobekien gozatzen dituztenak goizeko ordu txikietara arte amaitzen ez diren egun luze hauek.

Honakoa izango da tren batek gure herria zeharkatuko duen urteko une bakarra. Trenbidearen faltan, errepidetik egingo du bidea, baina harrera beroa izango du. Bere triki-traka isilari batuko zaie musika eta gu guztion zalaparta. Gauez zein egunez, etxean eta kalean, ez huts egin San Bartolomerekin dugu zitara. Denak zaudete gonbidatuak!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide