Okondoko jaien eduki bilduma. Egin #JaieiKlik eta bidali zure irudiak 688848152 telefonora (WhatsApp) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera!
"Okondoko gazteak motibatu nahi izan ditut haien pasioei eusteko"

Erredakzioa abu 24 Okondo

Aimar Garcia Navarro breakdance dantzari eta suhiltzailea da aurtengo Okondoko Jaietako protagonista nagusia. Okondoko gazteei zuzendutako mezua bidali zuen iragan abuztuaren 23ko pregoian. Aiaraldea Komunikabideak gaztearen lehen inpresioak bildu zituen, eszenatokitik jaitsi berritan. Gainera, arratsaldean egindako erakustaldiaren irudiak eta hartu zituen, non bere trebezia erakutsi zuen.