Berdintasun Foroa, azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya 2013ko urr. 23a, 00:29

Amurrioko udalak eta Aurreraka emakume taldeak kafe-solasaldiak antolatu dituzte Berdintasun Foroaren baitan. Ekimenak hilabeteko iraupena izango du. Urrian zehar, hiru saio egingo dituzte.

Urriaren 16an egin zuten aurreneko hitzaldia. Laudioko Biok gizon taldeak, “Gizonak berdintasunaren alde” gaiaren inguruan mintzatzea proposatu zuen.

Amurrioko udalak eta Aurreraka emakume taldeak kafe-solasaldiak antolatu dituzte Berdintasun Foroaren baitan. Ekimenak hilabeteko iraupena izango du. Urrian zehar, hiru saio egingo dituzte.

Urriaren 16an egin zuten aurreneko hitzaldia. Laudioko Biok gizon taldeak, “Gizonak berdintasunaren alde” gaiaren inguruan mintzatzea proposatu zuen.

Bigarren saioa, urriaren 23an izango da eta transexualitatea izango dute hizpide. Urriaren 30ean izango da azken saioa, eta “zaintza partekatua” izango dute aztergai. Solasaldi guztiak Amurrioko kultur etxean egingo dira, 18:30etatik 20:30ak arte.

Argazki erakusketa

Bestalde, Amurrioko Berdintasun Arloak, erakusketa bat prestatu du. Ruth Agilar teknikariak azalduenez “Gizonak berdintasunaren alde” du izena, eta urriaren 21etik 31 arte egongo da ikusgai La Casona eraikinean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide