“Astindu Bihotza” elkartasun ekimena egingo dute apirilaren 9an, kardiopatia dituzten umeentzat

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2016ko mar. 18a, 09:07

Urduñako frontoia dantzatzeko eta bihotzak astintzeko gune bihurtuko dute apirilaren 9an. Izan ere, Kardiopatia duten umeen familien elkartearentzat laguntza eskuratzeko eguna izango da eta horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte.

Urduñako frontoia dantzatzeko eta bihotzak astintzeko gune bihurtuko da apirilaren 9an. Izan ere, Kardiopatia duten umeen familien elkartearentzako laguntza eskuratzeko eguna izango da eta horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte.

Astindu Bihotza ekimenak, beraz, arratsaldeko 17:00etan hasiko da Urduñako frontoian. Arratsaldeko 18:00ak arte, Ugao, Urduña, Amurrio eta Luiaondoko umeek Zumbakids eskainiko duteeta haiek izango dira eszenatokian dantzatuko dutenak. Ondoren 20:00ak arte 9 instruktoreen artean 2 orduko zumba ekitaldia eskainiko dute. Gasteiz, Bilbo, Iruñako neska mutilak eta Izaskun del Cerro urduñarra izango dira monitoreak. Capoeira erakustaldi txikia ere egongo da beste 4 instruktoreek eskainita.

Helduek 8 euroko sarrera ordaindu beharko dute eta umeek, berriz, 5.

Egunari amaiera emateko Gwa ya taldeak Gaztetxean kontzertua eskainiko du gaueko 21:00ean eta luntx txiki bat prestatuko dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide