Jaietako kartelen lehiaketarako oinarriak plazaratu ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2016ko ots. 14a, 10:00

Amurrioko udalak bi lehiaketa jarri ditu martxan eta bien oinarriak argitaratu ditu. Batetik, jaietako kartel lehiaketa egongo da eta bestetik, kontra portadarako umeen lehiaketa. Aurreko edizioetako arau eta oinarriak oso antzekoak dira.

Amurrioko udalak bi lehiaketa jarri ditu martxan eta bien oinarriak argitaratu ditu. Batetik, jaietako kartel lehiaketa egongo da eta bestetik, kontra portadarako umeen lehiaketa. Aurreko edizioetako arau eta oinarriak oso antzekoak dira.

 Sarien zenbatekoa 920 eurokoa da. Kartelen lehiaketa irabazten duen pertsonak 800 euro eskuratuko ditu eta umeen lehiaketan berriz bi sari egongo dira. Irabazleak, eskolako materiala erosteko 60 euroko saria jasoko du eta helburu berdina duen 30 euroko beste bi sari egongo dira.

Jaietako kartel lehiaketarako oinarriak

  • Lehiaketaren helburua: 2016ko Amurrioko jaietako kartel ofizialaren hautaketa.

  • Kartelaren tamaina: 70 x 50 zm modu bertikalean

  • Kartelak Amurrioko armarria eta testu hau izan beharko du: “Amurrioko Jaiak 2016. Abuztuaren 12tik 17ra”. Hautazko testua: “Andra Mari eta Done Errokeren ohorez .En honor de Ntra. Sra. y San Roque”.

  • 800 euroko sari bakarra dago. Sariek dagokien atxikipena daramate, PFEZaren 19%ko erretentzioa.

  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Aurreko lehiaketan aurkeztutako lanek ezin izango dute parte hartu.

  • Lanak aurkezteko epea: 2016ko apirilaren 4etatik 23ra bitartean Amurrioko Kultur Etxean, Landako Kalea 8, 01470.

  • Kartelak inolako datu pertsonalik gabe aurkezteko dira, eta kartelaren atzeko aldean goiburua baino ez da jarriko. Bigarren gutun-azal batean lehiakidearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea sartu beharko dira.

  • Parte hartzaile bakoitzak bere gain hartuko du lanek jasan ditzaketen kalteen edo galtzearen ardura, baita lanak bidalpen eta bueltatzearen gastuak.

  • Sarituak izan ez diren lanak jasotzeko 30 eguneko epea gaindituta, Amurrioko udalaren esku geratuko dira inolako erreklamazio eskubiderik gabe.

  • Kartel saridunaren armarriari Amurrioko Udalak erabaki ditzaten aldaketak egin diezazkioke.

  • Epaimahaia arte eta diseinu munduko hiru pertsona adituk osatuko dute.

  • Sari banaketa 2016ko maiatzaren 6an izango da, 20:00etan, “La Casona” erakusketa aretoan. Egun horretan bertan inauguratuko da maiatzaren 29ra arte zabalik izango den erakusketa.

  • Saritutako lana euskarri informatikoan eman beharko zaie antolatzaileei eta Udalaren jabetza pean geratuko da.

 Haurrentzako kartel lehiaketarako oinarriak

  • Lehiaketaren helburua 2016ko Amurrioko jaietako haurrentzako kartel ofizialaren hautaketa da. 2002 urtetik aurrera jaiotakoek hartu ahal izango dute parte.

  • Lanaren tamaina 29,7. X 42,0 zm (DIN A3) izan beharko da, bertikal tankeran.

  • Lanak derrigorrez “Amurrioko Jaiak 2016” eta “Andra Mari eta Done Errokeren Ohorez” idatzirik izan beharko du (azken esaldi hori elebidunetan)

  • Saria eskola materialean erabili beharko den 60 eurokoa izango da, eta 30 euroko bi sari egongo dira.

  • 5Parte hartzaile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, originala eta teknika libre erabiliz. Aurreko lehiaketan aurkeztutako lanek ezin izango dute parte hartu.

  • Lanak aurkezteko epea: 2016ko apirilaren 4etatik 23ra bitartean, Amurrioko Kultur Etxean, Landako Kalea 8, 01470.

  • Kartelak inolako datu pertsonalik gabe aurkezteko dira, eta kartelaren atzeko aldean goiburua baino ez da jarriko. Bigarren gutun-azal batean lehiakidearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea sartu beharko dira.

  • Helduen kartel lehiaketarako epaimahaia berdina izango da.

  • Sarituak izan ez diren lanak jasotzeko 30 egun epea gaindituta, Amurrioko udalaren esku geratuko dira inolako erreklamazio eskubiderik gabe.

  • Sari banaketa 2016ko maiatzaren 6an izango da, 20:00etan, “La Casona” erakustaretoan. Egun horretan bertan inauguratuko da maiatzaren 29ra arte zabalik izango den erakusketa.

  • Sariztatutako kartela Udalaren jabetza pean geratuko da, eta beroni komeni dakion era eta egunean erreproduzituko da.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide