Musika Eskolak Inauterietako kontzertua eskainiko du Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2016ko ots. 10a, 13:00

Arratsaldeko 19:00etan herriko Musika Eskolak inauterietako kontzertua eskainiko du Amurrio Antzokian. Eskolako hainbat taldek parte hartuko dute, hala nola, 6 urteko haurrek, bi combo taldek, “Hasperen” ahots zuriko koroak, gitarra taldeak eta ganbera-musikako zenbait talde txikik.

Arratsaldeko 19:00ean Amurrioko Musika Eskolak inauterietako kontzertua eskainiko du Antzokian. Eskolako hainbat taldek parte hartuko dute, hala nola 6 urteko haurrek, bi combo taldek, “Hasperen” ahots zuriko koroak, gitarra taldeak eta ganbera-musikako zenbait talde txikik.

Ikuskizuna hainbat emanaldik osatuko dute. Emanaldiek munduan eta kultura ezberdinetan zehar bidaia egingo dute: Vivaldiren Venezia, Beatles-en eta Amy Winehousen britaniar musika eta Boliviako goi-lautadako musika-tradizioa biziberrituko dute. Guztira 100 artistak baino gehiagok parte hartuko dute.

Antzokiko beste ikuskizun batzuk

Aste honetan bi pelikula proiektatuko dituzte antzokian. Bata euskaraz,” Koko, dragoi txiki” igandean arratsaldeko 17:30ean izango dena. Bestea, ordea, erdaraz izango da, “45 años” eta bi egunen ezberdinetan eskainiko dute: igandean 19:30ean eta astelehenean 20:00ean.

Hilabete honetan gainera, bi antzerki ere egongo dira Antzokian. “Los huerfanitos” otsailaren 13an izango da 20:00ean eta “Erdi Bana” otsailaren 20an ordu berean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide