Bihar bukatuko da epea Amurrio Hiriko VIII. Gabon Kanta Errondan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko abe. 11a, 10:50

Abenduaren 23an izango da Amurrio Hiriko VIII. Gabon Kanta Erronda, arratsaldeko 6etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek abenduaren bihar arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako Kultur Etxera hurbildu beharko dira.

 

Abenduaren 23an izango da Amurrio Hiriko VIII. Gabon Kanta Erronda arratsaldeko 6etatik aurrera. Parte hartu nahi dutenek, abenduaren 12 arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako Kultur Etxera hurbildu behar izango dira.

Koroa 8 pertsonek gutxienez osatu beharko dute. Parte-hartzeko bi kategoria ezberdin egongo dira. Batetik, A Kategoria, hau da, Koral musikari ekiten dioten ohiko koroek. Bestetik, B Kategoria, afizionatuak.

Abesteko hiru leku egongo dira eta koroek hiru lekuetan egin beharko dute kanta: Kultur Etxearen aurrean, Guk pasealekuan, eta Larrinaga kaleko oinezko gunean. Gutxienez bakoitzak bi gabon kanta, abestuko ditu leku bakoitzean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide