Indarrak denboraldi bukaerako jaia ospatuko du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko eka. 11a, 10:06

C.D. Indarrak denboraldia bukatu du eta hori ospatzeko bazkari herrikoia antolatu du Gizarte etxean. Horrez gain, asteburu honetan eta hurrengoan zehar, futbol txapelketa ezberdinak egongo dira.

C.D. Indarrak denboraldia bukatu du eta hori ospatzeko bazkari herrikoia antolatu du Gizarte etxean. Horrez gain, asteburu honetan eta hurrengoan zehar, futbol txapelketa ezberdinak egongo dira.

Bazkaria Ana Mari Azkuetak egingo du. Jokalarientzako dohainekoa izango da eta nagusiek 10 euro ordaindu behar izango dituzte. Jokalari guztiak joango dira, bai nagusienak eta baita txikienak ere. Entrenatzaileak, monitoreak, jokalarien lagunak eta familia ere bertan egongo dira.

Bazkaria bukatzean jokalariei opari bat emango zaie, urte guztiko esfortzuari errekonozimendua emateko. Era berean, Indarran garrantzitsuak izan diren prestona horiek ere euren momentua izango dute.

Torneoen datak

Larunbatean hasiko dira torneoak. Lehenik eta behin kimuek jokatuko dute. Igandean, ordea, emakumezko infantilen torneoa izango da eta jarraipena izango du 13an, larunbata. Hurrengo igandean, 14an. Futbol Eskolako torneoa izango da. Bi torneo ezberdin egingo dituzte, bata prebenjaminentzako eta bestea etxeko txikienentzako. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide