"Entrenamenduak oso serioski hartu behar dituzu, garrantzitsuena baitira"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko eka. 11a, 17:43

NAROA BEJARANO (2000, Arrigorriaga) Euskadiko gurpil gaineko irristaketa artistikoko txapelduna eta horri esker Espainiar Estatuko Txapelketara joateko pasea lortu du. Laudioko Lautxirrinka Kirol Klubeko da.

Lehenik eta behin zorionak! Zer sentitu zenuen Euskadiko txapelketa irabazi zenuenean?

NAROA BEJARANO (2000, Arrigorriaga) Euskadiko gurpil gaineko irristaketa artistikoko txapelduna eta horri esker Espainiar Estatuko Txapelketara joateko pasea lortu du. Laudioko Lautxirrinka Kirol Klubeko da.

Lehenik eta behin zorionak! Zer sentitu zenuen Euskadiko txapelketa irabazi zenuenean?

Ez nuen horrelakorik espero eta oso pozik jarri nintzen. Aurten, gainera oso urte txarra izan da gure irristaketarako, izan ere, entrenamenduak eta entrenatzailea aldatu dugu, baita tokia eta kluba ere eta horrek apur bat txoratu gaitu.

Nik lehen Ugaon entrenatzen nuen. Zaila izan da, baina azkenean dena aurrera ateratzea lortu dugu

Zein da zure modalitatea?

Disko laburra eta luzea egiten dugu. Azalduko dizuet apurtxo bat zer den. Koreografia antzeko bat da, zeinetan saltoak eta itzulipurdiak sartzen ditugun. Egiten dituzun gauza bakoitzeko puntuak ematen dizkizute eta azkenean, puntu gehien dituenak irabazten du txapelketa.

Zer nolako prozesua gainditu behar izan duzu Euskadiko Txapelketan parte hartu ahal izateko?

Euskadiko txapelketan jokatu ahal izateko urtero froga ezberdinak daude. Gainera, urtero gauza ezberdinak sartzen dituzte eta gero eta zailagoa da Euskadiko Txapelketarako pasea lortzea. Aurten 5 nibel egin dituzte.

Nibel batetik bestera pasatzeko gutxienez 5,0ko puntuazioa izan behar duzu txapelketa horretan. Esan bezala, ziurrenik hurrengo urtean 6.nibel bat jarriko dute edo zerbait.

Eta Euskadiko Txapelketan zer egin behar izan zenuen?

Bi kategoria ezberdin zeuden: A eta B. Azpikoan bakarrik disko laburra egin behar izan genuen eta A kategorian, aldiz, bi disko egin behar izan genituen. Bata beste baino luzeagoa zen eta horrek gehiago puntuatzen zuen.

Espainiako txapelketara ez zarela joango badakigu . Zer dela eta?

Irristaketaren mundua nahiko konplexua da eta errespontsabilitate handia da Espainiako Txapelketara joatea.

Euskal Herrian dagoen maila ezin da Espainiakoarekin konparatu eta ez dut uste prest nagoenik horrelako txapelketa batean partu hartu ahal izateko.

Horrelako kirol batean, entrenatzerako orduan, zeri ematen diozu garrantzi gehien?

Entrenamenduak oso serioski hartu behar dituzu, garrantzitsuena baitira. Ezin duzu brometan hartu eta pilak uneoro jarrita izan behar dituzu. Astearte, asteazken eta ostiraletan entrenatzen dut eta beti ere burua erabiltzen dut entrenatzerako orduan.

Zer motatako entrenamenduak egiten dituzu?

Normalean lehenik eta behin korrika apur bat egiten dugu. Ondoren patinik gabe salto batzuk egiten ditugu. Horri esker berotzen dugu eta patinak jartzen ditugu. Patinekin orduan salto gehiago eta itzulipurdiak egiten ditugu eta bukatzeko luzaketak.

Euskal Herrian, kirol hau praktikatzen duen jende asko dago?

Euskal Herrian ez dut uste asko praktikatzen denik. Lehen esan bezala ez dago maila oso altua kirol honetan baina Espainiar Estatura joatean maila asko igotzen da.

Orduan, zer nolako konpetentzia daukazu?

Ez dago konpetentzia askorik, baina batzuk badugu kanpora joateko maila hori. Nire ustez kanpoan hemen baino gauza gehiago eta zailagoak egiten dituzte.

Mailarik altuena Madrilen eta Bartzelonan dagoela uste dut.

Noiz hasi zinen kirol hau praktikatzen? Zergatik?

8 urte nituenean hasi nintzen kirol honekin. Txikia nintzenean oso gauza gutxi egiten genituen, jokoak eta halakoak. Baina urteak aurrera pasa ahala saltoak eta itzulipurdiak egiten hasi ginen eta gaur egun arte. Ikastolara joaten nintzenean, hor ondoan zegoen kiroldegian neskak ikusten nituen irristaketa artistikoa egiten eta ez dakit frogatzeko gogoak izan nituen. Hori dela eta, amak frogatzera animatu ninduen eta begira, erabaki ona izan zen.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide