Ekainaren 12ra arte egongo da zabalik III. Aiara Futbol kanpusean izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko eka. 8a, 09:00

Hiru asteetan zehar futbolera jokatzeko zein tailer ezberdinak egiteko aukera egongo da. Leku mugatuak izango dira eta ekainaren 12an izango da izen emateko azken eguna. Lehenengo astea ekainaren 24tik 27ra arte izango da, bigarrena, ekainaren 29 tik uztailaren 3a arte eta azken astea, berriz, 6tik 10era.

 

Hiru asteetan zehar futbolera jokatzeko zein tailer ezberdinak egiteko aukera egongo da. Leku mugatuak izango dira eta ekainaren 12an izango da izen emateko azken eguna. Lehenengo astea ekainaren 24tik 27ra arte izango da, bigarrena, ekainaren 29 tik uztailaren 3a arte eta azken astea, berriz, 6tik 10era.

Prezio ezberdinak ere egongo dira, izan ere, egun solteak eta ekintza ezberdinetan izena emateko aukera baitago. Batetik, futbol saioak egongo dira eta hiru egun joan ahal izateko 45€ ordaindu beharko dira, aste bat 90€, bi aste 160€ eta egunero joateko 180€. Bestetik kirol tailerrak egongo dira. Horretarako 30€, 60€, 100€ edo 110€ ordaindu beharko dira. Deskontuak egongo dira anaientzako eta baita 5 pertsonetako taldeentzat ere. Laboral Kutxako kontu korronte batean sartu beharko da aurrez aipatutako diru kantitatea (3035 0045 27 0450074781).Zuentzat, Kaia Tabernan eta Azokan daude inskripzio orriak. Kanpusaren inguruko batzar bat egingo da ekainaren 18an udaleko erabilera anitzeko aretoan arratsaldeko 18:30tan.

Futbol ekipamendua, kanpuseko kamiseta, hamaiketakoa, entrenatzaile titulatuak, heziketa fisikoan lizentziatuak, sorosle titulatuak eta igeriketa begiralea egongo dira kanpusa irauten duen bitartean.

Kanpuseko ordutegia

8:30tatik 9:00 bitartean heldu beharko dira umeak. Ondoren lehen futbol saioa edo tailerra egingo dute. 10:45tatik 11:15etara hamaiketakoa izango dute eta ondoren 12:30ak arte 2. futbol saioa edo talde jolasak. Ondoren igerilekura joateko aukera izango dute eta 14:00taik 14:30 bitartean joan ahal izango dira etxera.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide