Herriaren Eskupilota taldeak lau garaipen lortu ditu eskolen arteko topaketetan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko mai. 4a, 11:46

Asteburuan egon da Herriaren Eskupilota taldea Bartzelonan. Bertan egin baitira aurten eskolen arteko eskupilota topaketak. Prebenjaminetatik hasi eta Kadetetarainoko kategoriak jokatu dituzte partidak eta denek, benjaminek izan ezik, txapela irabazi dute.

Asteburuan egon da Herriaren Eskupilota taldea Bartzelonan. Bertan egin baitira aurten eskolen arteko eskupilota topaketak. Prebenjaminetatik hasi eta Kadetetarainoko kategoriak jokatu dituzte partidak eta denek, benjaminak izan ezik, txapela irabazi dute.

Ostiralean goizeko 6:00etan abiatu ziren Aretatik kirolariak eta arratsaldetik igandera bitartean jokatu zituzten partidak. Topaketetan Euskal Herriko taldeek parte hartu zuten, hala nola, Bermeo, Ultzama, Mungia, Tafalla, Iruñea, Lodosa, Lazkao eta Donostiako taldeak. Najera eta Frantziako talde bana ere egon ziren.

Zortzi bikotetatik, lau garaile

Binakako partidak izan ziren eta lau bikotek lortu zituzten txapelak irabaztea. Prebenjamin kategorian Gaizka Vicario eta Julen Tudela izan ziren irabazleak. Hauek Frantziar taldearekin lehiatu ziren eta partida 16-10 bukatu zen. Arkaitz Eskuza eta Ioritz Arbaiza izan ziren alebin kategorian irabazleak. Najeraren kontra jokatu zuten 18-15 emaitza lortuz. Infantiletan, aldiz, Gontzal Muguruza eta Iker Iuste izan ziren txapela lortutako pilotariak. Oraingoan 18-3 geratu zen partida Bermeotarren kontra. Bukatzeko Mikel Fuentes eta Unai Doandikoetxea kadeteetan. Azken horiek Mungiako Danak Bat taldearen aurka irabazi zuten 18-10. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide