Bi urtetik behin, AEK-k korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.
Txikitatik bizi izan dut korrika ilusioz eta alaitasunez... Gogoratzen dut nola Ikastolan margotzen genuen bakoitzak bere "petoa" eta gero korrika egunean, harrotasunez eta pozez jantzi egiten genuen eta harekin korrika egin.
Niretzat izugarri polita da, hainbeste sinbolismo daukan zerbait egitea eta urteetan mantentzea. Gaur egun keinuak hain garrantzitsu diren gizarte hontan nola aitzindari izan ziren korrikakoak (hainbeste lan aurrera eramanez), horrelako zerbait antolatzen...
Kanpoko edozeini kontatzen badiozu Korrika zer den txundituta geratzen dira eta orduan nik uste balioi hori, sinbolismo hori, oso polita dela eta euskaldun garenei buruz asko esaten duela.
Aurten Amurrioarrentzat Korrika biziki berezia izango da. Martxoaren 31n osteguna, ekitaldiz beteta, emango baitiogu hasiera hainbeste itxaron dugun Korrikari. Abestiak dioen moduan:
"Hitzekin... zurekin... hitzekin..."