Itxaronaldia luzea izan da, bai; bi urteko geldialdiaren ondoren, baina, herrietako eta auzoetako jaiak ospatzeko gogoa azal-azalean dago berriz ere. Hala sentitu dugu gure jaietan, aurtengo Otxomaioetan, eguraldiak lagunduta, gainera! Igarotako garai gogorrak gorabehera, kemena eta poza ez zaizkigu agortu. Hiritarren zein tokiko elkarteen inplikazioa eta ilusioa izugarriak izan dira eta gure beste jaiak maila berean ospatzen jarraitzea espero dugu! Orain, auzoetako eta Larruazabalgo herrietako jaien zain gaude, beti bezala gozatzeko ilusioarekin eta ekitaldi bat bera ere galdu nahi izan gabe. Urdufolk jaialdiaren 10. edizioa ere izango dugu! Mugarria da guretzat, ibilbide luze eta esfortzu handi baten adierazgarri baita, eta emakumeak erdigunean jartzea izango da gure aurtengo apustua. Ondo antolatu beharko gara erritmo honi eusteko.
Horrenbestez, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz-bihotzez urteetan zehar jaiak antolatzen, mantentzen eta, azken finean, herriak eta auzoak zaintzen dituzten elkarte, eragile eta pertsona guztiei. Auzolanari esker egiten dute aurrera herrietako eta auzoetako jaiek eta, eginkizun horretan, guztion lana goragarria da! Gora zuek! Gozatzen ikusiko dugu elkar!