Batzuek euskal oasian bizi garela pentsatzen badute ere, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak hurrengo urtarrilaren 30erako guztiz beharrezkoa ikusten duen greba orokor deialdia egin du.
Hamaika arrazoietan laburbiltzen dira grebara jotzeko arrazoiak; horietatik nabarmenduko genituzke, esaterako, 1.080 euroko gutxiengo pentsioak, erretiroa 65 urtetan finkatzea, 1.200 euroko gutxiengo soldatak, 35 orduko gehieneko lanaldiak, soldata arrakalarekin amaitzea etbr. Lan-eskubideen eta eskubide sozialen galera.
Lan esparruan sufritu izan dugu eta sufritzen ari gara krisialdi ekonomikoak eta lan erreformek eragindako emaitzak. Gero eta gehiago dira pobreak diren langileak, Hego Euskal Herrian pobrezia handitzen ari da. Gero eta lanpostu prekario gehiago daude.
Gure eskualdeari dagokionez, prekarizazio honen isla ere izan da. Zenbait enpresa itxi egin dira edo azken urte hauetan kaleratzeak bizi izan dituzte: Kider, Lipmesa, Gometegui... esaterako. Beste batzuk ere krisi egoera larrian daude, Valbospain adibidez.
Hortaz, gure aldarrikapenak kalean ez badaude ez digute kasurik egingo, kendu diguten guztia errekuperatzeko momentua heldu da. Erasora pasatzeko garaia da, eta proposamenak egiteko garaia.
Beraz, urtarrilaren 30ean gu grebara goaz. Egunen batean murrizketen aurrean guk kontra borrokatu genuela esango dugu eta borroka ibilbide honetan murrizketak atzera bota genituela esango dugulakoan, zuen elkartasuna eskatzen dugu 30ean lantegiak hustu eta gure hiriburu eta herrietako kaleak betetzeko.