Gure jaiak hastear daude. Abuztuan, herria alaitasunez betetzen da, lehenengo, San Romango jaiekin, eta ondoren, San Bartolomekoekin.Denontzako tokia egin eta gustu zein adin guztietarako hamaika ekitaldi gastronomiko, ludiko eta kultural antolatu ditugu, hori baita Jai Batzordeak eta Udalak festetarako egiten duten esfortzuaren helburu nagusia.Aurten, bereziki, abuztua ekitaldiz beteta izango dugu, San Romango jaiak pasa ondoren eta San Bartolomekoak hasi baino lehen Agility txakur txapelketa izango baitugu herrian.Horregatik animatu nahi ditut herritarrak eta gure herrira etortzen diren guztiak arazoak alde batera uztera eta disfrutatzera. Egun polit batzuk pasa ditzagun; jaiak, errespetuz, tolerantziaz eta berdintasunez beteak izan daitezela nahiko nuke. Abuztuan jaietan jai, lagunekin eta familiarekin gozatzeko prest, betiere egun hauetan gurekin egon ezin direnak oroimenean izanda.Festazaleak eta ondo pasatzeko gogoa duten pertsona guztiak ongi etorriak dira. Ondo pasa jaietan!Gora Okondo eta okondoarrak!