Okondok bere ohiko erritmoa berreskuratu du bere jai eta topaketa ezagunenekin. Esaterako, maiatzaren amaieran egin zen Baserriaren Azokaren kontua, edo, oraintsuago, uztaileko Txakolin Jaiaren kasua. Bi jaiak pandemiaren ondorio soziosanitarioek behartuta bi urtez geldirik egon ondoren gauzatu ahal izan dira. Orain, uda honetan, normaltasun berriarekin, beste data esanguratsu batzuk ospatu ahal izango dira, hala nola San Roman Jaia, datorren abuztuaren 9an, edo San Bartolome, abuztuaren 24an. Espero eta desio dut ospakizun hauek COVID-19aren aurreko garaietako harrera bera izatea.
Halaber, urriaren lehen hamabostaldian, Irabieneko jaiez gozatzeko aukera izango dugu. Okondo aniztasun eta aberastasun kulturalaren sinonimoa da, elkarte guztiek egiten duten lanari esker. Horregatik guztiagatik, udalerriko herritar guztiak animatu nahi ditut, bisitatzen gaituzten pertsonez gain, gure jai eta ospakizunez errespetuz, alaitasunez eta, batez ere, ilusio handiz gozatzera.