Jaietan ondo pasatzea bai ala bai da, baina jaietan ere EZ beti da EZ. Jaiak pertsona guztientzako dira, gogoratu ezazu Arteko Landako Herri Bazkarian edo Kuadrillen Afarian ondo pasatzen duzunean. Gogoratu kozinatzea, gauzak jasotzea edo gau osoa haurrak zaintzen ematea-hein batean, zaintza lana- guztion lana dela; eta jaietan ere bai ala bai guztiok gozatzeko lanak banatu behar direla. Pentsatu ez ezik egiten badugu, seguru guztiok ondo pasatzen dugula. Ondo pasatu alkohola, ordua, parranda, emakume eta gizonen arteko erlazio desberdintzaile eta errespetugabeen aitzakia izan gabe. Elkarrenganako errespetuan oinarritutako jaiak.Gure jaien aurretiko pare bat premisa dira, zeren egitarauaz gain jaien osagaiak norberak jartzen ditu - nire esker onena antolatzaile batzordeari emandako aurrerapausoagatik-.Ondo pasatzeko gogoak norbanakoan daude bai ala bai. Txupinazotik, jaien amaierako trakara. Parte hartzeko dozenaka ekintza, horrelakoak izan direlako, eta egun ere badirelako Artziniegako jaiak: parte hartzaileak. Hori barik ez dira jaiak, ez gara ezer. Balkoian elkar ikusiko gara… edo hobeto, kalejiran, erraldoiekin. Eta gogora ezazu, ondo pasatu bai ala bai; baina ez ahaztu jaietan ere EZ beti dela Ezetz!