Beti esaten dut Artziniegako jaiak ez direla besteak baino hobeak edo okerragoak. Gureak dira, besterik gabe. Eta, beraz, onenak. Eta onenak dira eta izango dira, bakoitzak helburu horrekin egiten badio aurre gure jaiei. Jai herrikoiak direlako, beren adierazpen gorenean. Jendeak antolatuak, jendeak aurrera ateratakoak eta jendeak gozatutakoak.
Eta horregatik jakin behar dugu parte-hartze hori ezean, jai onenak izateari utziko lioketeela. Artziniegakoak oso jai parte-hartzaileak direlako eta parte-hartze hori funtsezkoa delako. Horregatik, parte hartzera animatzen zaituztet, bakoitzak nahi duen ekintzetan, parte-hartzea dibertitzea eta gure jaiak bizirik mantentzea delako. Jaiak ez dira hesitik ikusteko. Parte hartu. Eta gozatu, lagundu, errespetatu. Jai parte-hartzaileak nahi ditugu, baina baita besteekiko geroz eta errespetu gehiago dutenak ere. Jai batzuk zeintzuetan eraso matxistek, diren motakoak direla ere, tokirik izango ez duten. Eta jai batzuk zeintzuetan kale eta tabernetan euskararen presentzia gero eta ohikoagoa izango den.
Horregatik, Udal gisa bat egin dugu Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak! ekimenarekin, jaietan euskara sustatzeko. Parte-hartzaileak, herrikoiak, eraso sexistarik gabeak eta euskaldunak.
Gora Artziniegako Jaiak!