[KOMUNITATEA] Amiantoa Latiorron

Erabiltzailearen aurpegia Juanjo Basterra Respaldiza 2017ko uztailaren 25a

[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 1 1500980986449
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 2 1500980995297
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 3 1500981001348
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 4 1500981006928
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 5 1500981012097
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 6 1500981020022
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 7 1500981026511
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 8 1500981035759
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 9 1500981041292
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 10 1500981049322
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 11 1500981054930
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 12 1500981061116
[KOMUNITATEA] Amiantoa Latio 13 1500981065818

Iragan astean hasi zen fibrozementuzko -amiantoa- plakak Latiorroko Ikastetxeko pasabide estalietatik kentzeko prozesua. Aipatu beharra dago Novotec enpresak ez zuela islatu amianto hori existitzen zela duela lau urte Laudioko Udalarentzako eginiko txostenean eta informazio hori ezkutatzeko ahalegina egin dena.

Kendu dena ikastetxean dauden uraliten zati txiki bat baino ez da, baina Laudioko Udaleko zentsuratzaile-taldetik eta Hezkuntza Sailetik garrantzia kendu zaio horri, amiantoaren ondorioak lazgarriak izan arren.

Laudioko Udalak 26.929,48 euroko aurrekontua planteatu zuen Latiorroko Ikastetxean lan hori egiteko. Baina Desmar enpresako kontratista nagusiak -bere izena azaleratu nahi izan ez duenak- adierazi digu 24.200 eurotan eskaini zutela lan hori -BEZa barne-.

Gabeziak izan ditu amiantoa kentzeko prozesuak, Laudioko gobernu zentsuratzaileak segurtasun eta lan-osasun irizpideekin egiten dela esaten duen arren. Hasieratik frogatu da hori, enpresaren jabeak berak aitortu zuen zigorra jasotzeko arriskua zutela. Osalanek bi aldiz bisitatu ditu lanak eta Lan Ikuskaritzak uztailaren 19an egin zuen.

Txapak kentzen hasi ziren, amiantozko uralitak estaltzen dituztenak, segurtasun neurririk gabe. Eskularru gabe egin zuten lan gero, txapak kentzen... amiantoa kentzeko azpi-kontratatutako enpresa iritsi zen orduan eta eskolaren pareta baten aurka pilatu zituen plakak, eguerdiak eramateko... argazkiek esan beharreko dena erakusten dute.

Segurtasunak eta osasunak garrantzia izan behar dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide