IRITZIA

Jolas librea

Kokoriko Hezkuntza Faktoriaren udaleku batean hartutako irudia. / Aiaraldea.eus

Jolasa haurrek egiten duten ekintza soila baino askoz gehiago da. Jolas librea edo autonomoa jaiotzen garenetik hiltzen garen momentura arte gure bidai lagun dugu. Gauza ezberdinak ikasteko erabiltzen dugu, baita emozioak kudeatzeko ere, edo beste pertsonekin sozializatzen ikasteko ere.

Jolas librea da munduaren funtzionamendua ikusteko eta ikasteko haurrek erabiltzen duten metodoa. Horrela formulatzen dituzte hipotesi konplexuak eta praktikara eramaten dituzte. Adibidez, oso ohikoa da haur bat ikustea edukiontzi ezberdinetan trasbaseak egiten, edukiontziak betetzen eta husten; ekintza hau, begi bistan, oso sinplea iruditu ahal zaigu, baina haurrak, modu honetan, bolumen ezberdinak ikasi egiten ditu, material ezberdinen portaera eta ezaugarriak ikasten ditu… Itzal eta argiekin jolasten duenean, optika lantzen ari da, eraiki eta deseraiki egiten duenean fisika lantzen du, agertu eta desagertzera jolasten duenean (bere burua segundo batzuez tapatu) beldurrak eta emozioak kudeatzen ikasten du…

Helduen partetik, jolas hau autonomoa eta ez gidatua izatea da ezinbestekoa. Hau da, jaiotzen direnetik haurrari bakarrik jolasteko espazio egokiak eskaini behar dizkiogu. Eta helduek behatu egin behar ditugu, presente egon behar gara, baina jolas horren parte izan gabe. Jolas libreak haurrarena izan behar du, bere barrenetik atera behar da jolasteko nahia eta beharra. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide