Gaua oso goiz etortzen zaigu askotan, eta nagia ematen digu kalera ateratzeak. Haur osasuntsuak nahi baditugu, beraien sistema immunologikoa indartsu egotea nahi izanez gero, badaude aholku batzuk jarraitu beharrekoak:
- Egunero naturgune batean paseatu, jolastu edo kirola egin, behintzat ordu batez. Honek izakion naturaz konektatzeko balioko digu. Eta energia positiboz elikatu.
- Elikadura osasuntsua eraman. Oinarritu barazki eta fruituetan eta gutxitu karbohidratoak. Posible den heinean gehitutako azukreak kendu.
- Lasai bizitzeak, estresik gabe, gure emozio eta gorputzei kasu eginez, ongizatea eta energia ekartzen digu, ezinbestekoa osasuntsu egoteko.
- Arnas gaixotasunentzako garrantzitsua da sudurraren garbiketa egoki bat adibidez, Lota erabiliz.
Covidaren garaian sistema immunologiko osasuntsua izatea garrantzitsua da, maskarak baino askoz ere garrantzitsuagoa. Naturan jolastu eta ingurne fisiko zein soziala zaindu osasuntsu eta indartsu egoteko.