Pertsona sozialak gara eta jendearekin sozializatzeko beharra daukagu. Benetakoa eta funtsezkoa den behar bat da, eta, noski, jaiotzen garenetik daukaguna.
Bizirauteko beste pertsona batzuekin kontaktua edukitzea ezinbestekoa da. Jaiotzen garenean gure amaren (ulertu maitasuna ematen digun hori) beharra daukagu, maitasuna, kontaktua. Noski, segurtasuna ere ematen digu. Geroz eta nagusiago izan, kontaktu hori jende gehiagorekin izaten dugu, honek gure bizi esperientzia elikatzen du, eta pertsona moduan hezi.
Beste pertsona batzuekin sozializatzeak egiten gaitu garen pertsona.
Gure burmuina elikatzeko ezinbestekoa da beste pertsona batzuekin sozializatzea. Haurretan, sozializazio faltak arazoak ekar ditzake motrizitatean, jarreran, eta, noski, emozioetan ere. Gainera, ezinbestekoa dute bere berdinekin harremana izatea eta bizi esperientziak elkarrekin bizitzea.
Espero dezagun egungo egoeran hartzen ari diren neurriek, kontuan hartzea hori guztia, arazo bati konponbidea topatzearren arazo gehiago sortu ez ditzagun.