Jolasteko ordua heldu da!

Negua da, hotza eta euria gurekin ditugu. Batzuetan ere elurra erori egiten da gure mendiak zurituz. Ematen du garai hauetan ezin dela gauza askorik egin, eta etxean geratzea dela egokiena.

Guk proposatzen dizuegu, hotz, euri zein elurretarako arropa egokia janztea eta kalera irtetzea. Kaleak hamaika aukera eta jolas eskaintzen dizkigulako.

Behin entzun bezala, ez dago eguraldi txarrik, arropa txarra baizik! 

Eta zer egin daiteke euria, elurra... ari duenean?

  • Inguruko material naturalarekin itsasontzia sortu eta euriarekin sortzen diren errekatxoetatik bota.
  • Tamaina eta edukiera ezberdinetako pitzerrak, edalontziak, lapikoak... uraren azpian jarri eta ikusi ea zein betetzen den lehenengo.
  • Ur ibilbideak sortu, lurrean, tuboekin, makilekin...
  • Putzuetan plisti plasta salto egin eta ingurua blaitu.
  • Elurrarekin iglu bat egin, edo edozein eskultura sortu.
  • Material natural ezberdina jaso, hostoak, pinaburuak, adarrak... eta etxean eskulanak eta eraikuntzak egin, moztuz, margotuz. Elementu naturalak margotu daitezke, edo hauek erabili folio bat margotzeko. Edo elementu hauekin mandalak apaindu daitezke...
  • Paseatu elurretik begiak estalita.
  • Makilak jaso eta makiltxoekin, elurretan mezuak idatzi.
  • Ur putzuek aukera ematen dute, ispilu moduan erabiltzeko. Gure islarekin jolas dezakegu.
  • Lur bustiarekin buztina sortu eta erakuntzak edo eskulana egin.
  • Kalean, euria egiten duenean, oihal bat jarri eta  azpian uraren soinua entzun, eta sartuko diren tanta txikiekin jolastu.
  • Kartulina batean errotulki edo tenperarekin margotu, kalera atera eta euriarekin zer gertatzen den ikusi. Modu honetan artelan berriak sortu daitezke. 

Beraz jantzi zira, praka egoki batzuk eta uretarako botak eta kalera irten jolastera! Kalea hartu eta jolasgune erraldoi bilakatu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide