2021

Argazkia: Argia.eus

Urte berria hasi dugu, indarrez beteta. Eguzkiaren inguruan beste bira oso bat emateko prest gaude. Olentzero eta Mari Domingiri eskutitzean eskatu bezala espero dugu 2021ean haurren eskubideak bermatuak egotea. Haur eta gazteek beraien beharrak dituzte eta hauek asetuak egon beharko liratezke. 

COVID-19ak egoera berezia ekarri du, baina zerbait ikasi badugu 2020. urtean, koronabirusa gaixotasun pediatrikoa ez dela da. Beraz, haur eta gazteen beharrak erdigunean jartzen dituzten neurriak nahi ditugu.

Haurrek sozializatzeko beharra daukate, ez soilik beraien adin berdineko (burbuilako) umeekin eta adin ezberdinetako pertsonekin ere. 

Haurrek natura eta kalea gozatzeko beharra daukate, jolas librea medio. Haurrek aisialdiaz gozatzeko beharra daukate, udalekuen, eskolaz kanpokoen, eskola kirolaren beharra daukate.

Hezkuntza komunitateak badu zer hausnartu 2021ean, COVID-19aren neurriek aukera bat zabaldu ahal digute haurren beharretan zentratutako haziera bat sustatzeko. Errespetuzko hezkidetza bat, haurren kulturatik abiatutakoa.

Eraiki  dezagun hezkuntzatik 2021eko bidea elkarrekin!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide