IRITZIA

Elikadura

Argazkia: Aresketa Ikastola

Euskaldunok jana eta edariaren aurrean biltzen omen gara, hori omen da gure ohitura. Beraz, janariari garrantzia ematen diogun kultura gara. Jaiotzen garenetik elikatu egin behar gara, eta momentu horretatik komeriak egoten dira.

Amek presio handia izaten dute haurra titiarekin elikatzeko, hori esaten du OMEk dela egokiena eta bai titia da haur jaio berri horrentzako bereziki egindako elikagaia, beraz bere osasunerako ona da. Haur horrek, baditu bestelako behar asko asetzeko, maitasuna eta berotasuna horietako bi dira, eta ezin hori egin titia derrigor ematen bada. 

Askoz egokiagoa izan daiteke biberoi bat maitasunarekin, begiratua, sentitua ematea, titia derrigor eta deseroso ematea baino. Hasieratik haurra elikatzeko dagoen presioa ez da urteekin txikitzen.

Haurrari elikagairen bat ez ematea erabakiz gero jendartearen presioa jasotzen da, baita haurrak elikagai nahikotxo gustuko ez baditu, edota jaterakoan haserrealdiak baditu… Mota askotarikoak dira presioak, baina denak elikaduraren ingurukoak.

Gurasoek, haurren hasierako urteetan hartzen dituzten erabakiak, maitasunez hartzen dituzte, haurra maite dutelako; horregatik, errespetatu ditzagun. 

Esaten baitute jatea plazer bat dela; hori bai, presiorik gabe egiten denean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide