Euskal Herrian arimen gauean edo gau beltzean, udari agur esaten zaio egun berezi honetan, gauak egunari tartea hartzen dio eta lurraren oparotasuna itzali egiten da, lotara joaten da. Euskal Herriko eta, oro har, Europako kultura tradizionalari begiratzen badiogu, konturatuko gara bi aro nagusitan bereizten dela urtea: negua eta uda. Festa zikloak ere horiei oso lotuta daude.
Neguko festak, esaterako, Domu Santu Egunarekin hasten dira, Inauteriak arte. Herritarrok, ordea, jai horiek ez ditugu ziklo bereko festak bezala identifikatzen; bakoitza bere horretan bakarra eta besteengandik ezberdina balitz bezala ulertzen dugu. Kuestazioa edo eskea da neguko festen ezaugarri nagusietako bat; nahiz eta mozorroa aldatu, Arimen Gauak, San Martinek, San Tomasek, Olentzeroren eskeak, Santa Agedak eta Inauteriek, denek eskea dute oinarrian.
Ospakizuna hiru aldagai nagusiren bueltan egituratzen zen: lehenengoa, kalabaza eta arbien erabilpena, hustuta eta kandelekin apainduta, kale eta baserri-bideetan jartzea. bigarrena, etxeko trapu zaharrekin mozorrotzea, nork bere burua estali eta, anonimotasuna eskuratuta, herritarren artean beldurra hedatzea. Eta azkenik, kantu-eskean ibiltzea etxez-etxe, jakiak eta gozokiak eskatuz.
“Arimen gauak dauzka hamaika istorio, saskiak betetzeko festa zein usadio! Orain zuk erabaki sari edo ziria! Xanduli manduli kirrikiki…