Asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2014ko aza. 7a, 09:13

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan lau herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Arespalditza, Orozko, Laudio eta Amurrio.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan lau herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Arespalditza, Orozko, Laudio eta Amurrio.

Aiarako III laburmetraien emanaldia

Arespalditzan, ostiralean eta igandean, azaroak 7 eta azaorak 9, arratsaldeko 19:30tan, Aiarako udaletxean, Aiarako III laburmetraien emanaldia ospatuko da. Guztira 18 laburmetrai egongo dira ikusgai, bderatzi ostiralean eta beste hainbat igandean, CortoEspaña zirkuituaren babespean. Zinema dosi txikietan gozatzeko aukera ezin hobea, gainera, sarrera doakoa izanda.

La isla mínima

Laudion, larunbatean, azaroak 8, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, espainiar estatutik heltzen den pelikula arrakastatsu bat, Donostiko Zinemaldian ikusitakoa: La isla mínima.

Alberto Rodríguez zuzendari espainarraren azken lana, Grupo 7 filme arrakastatsuaren ostean. Raúl Arévalo eta Javier Gutiérrez herri galdu batera ikerketa lan bat egitera bidalitako zigortutako bi polizi dira. Paduraz ingurutatuko herri txiki horretan, bi neska gazte modu misteriotsu batean desagertu bai dira. Ohizko thriller poliziko bat, baina guztiz ez ohizkoa; horra hor gako interesgarriena.

Guillaume y los chicos, ¡a la mesa!

Laudion ere, kasu honetan,asteartean, azaroak 11, Lanbide Heziketa Eskolan ere, baina arratsaldeko 18:30tan, Laudioko Zine eta Emakumea Mostra-ren emanaldia berri bat: Guillaume y los chicos, ¡a la mesa!.

Film honen bitartez Guillaumen amak lehen aldiz mahaira hurbiltzeko deitu zuenean hasi eta azkenekoz telefonoz deitu zueneko momentuan bukatzen da, istorio hunkigarri bat kontatuta. Guillaume Gallienne aktore frantzesak lehenengo zuzendutako lehenego filma hau, 2013ko Cannes-eko Zinelmaldian estreinatu zen, eta guztira hamar izendapen jaso zituen pasaden urteko Frantziako Cesar zinema sarietan, bi eskuratuz. Sarrera doako da, aretoa bete arte.

Cómo entrenar a tu dragón 2

Orozkon igandean, azaroak 9, Donibane Aretoan arratsaldeko 16:30ean, etxeko txikientzako zinema emanaldia, ohiko den moduan: Cómo entrenar a tu dragón 2.

Dreamworks-en film arrakastatsuaren jarraipenean, berriro ere Hiccup eta Toothless ditugu protagonistak. Bikingoak eta dragoiak lagun minak bihurtu diren garai berri honetan, Hiccup abentura berrien bila doa egunero, irla berriak aurkitzen eta ezagutzen.

Baina egun batean, irla berezi bezain arraro batean, ezagutzen ez duen bere iraganarekin topo egingo du, bere bizitza hankaz gora jarriz. Baina ez da aurkituko duen ezusteko bakarra, dragoiak eta mundu osoa menperatu nahi duen bikingo arnegari batekin topo egingo bai du.

Etxeko txikien eta helduen gozamenerako eraikitako animaziozko pelikula honek, Dean DeBlois zuzendari eta gidoilaria du buru, aurreko filmean bezala. Abenturaz eta umorez beteriko pelikula dibertigarria.

El niño

Orozkon ere, igandean, azaroak 9, arratsaldeko 19:00ean, ohi bezala Donibane Aretoan, pasa den abuztuan estreinatutako thriller ikusgarri bat: El niño.

Daniel Monzón, zuzendari espainarraren, azken lana Gibraltarrera eramaten gaitu. El Niño eta El Compi gazteak itsasarteko droga-trafikoan sartu dira diru errazaren bila. Bere abentura berrian Jesús eta Eva detektibeekin topo egingo dute, Gibraltarreko narkotrafikoaren munduaren barrenetan murgilduz. Diru erraza zirudien hori, euren bizitzak kolokan jarriko dituelarik.

Luis Tosar, Sergi López, Eduard Fernández etaBárbara Lennie aktore espainarrak, Ian McShaneingelesarekin batera, Celda 211 filmaren zuzendariaren azken lanaren protagonistak dira. Film interesgarri eta dardaratsu bat, espainiar estatuaren zineman uharte bitxi bat dena; teknikoki estatubatuar filmeen maila erakusten baitu.

Lasa eta Zabala

Aiaraldean asteburu honetan egongo diren emanaldiekin amaitzeko, Amurriora goaz. Kasu honetan, igandean, azaroak 9, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, azaroak 10, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, Donostiako Zinemaldian ere estreinatutako filma euskaldun eta hunkigarri bat: Lasa eta Zabala.

1983ko urriak 15. Josean Lasa eta Joxi Zabala Frantzian desagertzen dira. Familien eta euren abokatuen, etengabeko, lana estatu espainiarraren alde ilunena argira atera zuen. Gertakizun hunkigarri hauen kontakizuna da Lasa eta Zabala.

Bikaina den lehenengo ordu erdi batekin, Pablo Malo zuzendariak,thriller judizial interesgarri batean murgilduko gaitu. Argazki  lana, ere, bikaina izanik, zer esan Unax Ugalde aktorearen lanaren inguruan.  Ugaldek, bere ibilbidean zehar egindako paperetatik aldenduz, lan zorrotz bat egitea lortzen du; Iruinen indarrak eta ahultasunak gureak eginez. Lasa eta Zabala, ikusi beharreko pelikula interesgarri bezain hunkigarri bat.

Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!



 Fitxa teknikoak

La isla mínima

Zuzendaria: Alberto Rodríguez

Gidoilaria: Rafael Cobos eta Alberto Rodríguez

Aktoreak: Javier Gutiérrez, Raúl Arévalo, Nerea Barros…

Espainia, 2014. 105 minutu.

 

Guillaume y los chicos, ¡a la mesa!

Zuzendaria: Guillaume Gallienne

Gidoilaria: Guillaume Gallienne, Claude Mathieu eta Nicolas Vassiliev

Aktoreak: Guillaume Gallienne, André Marcon, Françoise Fabian…

Frantzia, 2013. 85 minutu.

 

Cómo entrenar a tu dragón 2

Zuzendaria: Dean DeBlois

Gidoilaria: Dean DeBlois eta Cressida Cowell (Liburua)

Aktoreak: Jay Baruchel, Cate Blanchett, Gerard Butler …

AEB, 2013. 102 minutu.

 

El niño

Zuzendaria: Daniel Monzón

Gidoilaria: Jorge Guerricaechevarría eta Daniel Monzón

Aktoreak: Luis Tosar, Sergi López, Eduard Fernández, Bárbara Lennie, Ian McShane …

 

Lasa eta Zabala

Zuzendaria: Pablo Malo

Gidoilaria: Joanes Urkixo

Aktoreak: Unax Ugalde, Francesc Orella, Jon Anza, Cristian Merchan…

Euskal Herria, 2014. 106 minutu.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide