Pertsona itsuei moldatutako Goalball kirolean aritzen da Maialen eta bere esperientziaren berri emango du Kirol egokitua ardatz izango duen saioan.
Saioko erredaktore eta kamerariak Ikastolara hurbildu dira aste honetan Maialenen egunerokoa erreportajean islatzeko.
Saio berean Laudio Ikastolako ikasle ohia eta irakasle-ikasketatako praktikak berton burutu dituen Jone Basterra Olaguenaga orozkoarrak ere partekatuko ditu bere bizipenak.
Handbike edo txirrindularitza egokituan izandako lorpenak, besteak beste, azalduko ditu Xabier Madariagak gidatzen duen saioan.