Autobusa martxoaren 19an, Korrikaren hasiera egunean, 09:30ean abiatuko da Atharratzerako bidean Laudiotik, institutuko autobus geltokitik eta bertan bueltan izango da 22:30ean.
Autobus txartelak Ikastolako idazkaritzan izango dituzte salgai martxoaren 13ra arte, 20 eurotan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 17:00etara.
Txangoan gurasoek lagundu gabe parte hartu nahi duten adin txikikoek, mugaz beste aldera joateko baimena tramitatu beharko dute online edo Ertzaintzaren komisaldegian. Izapide honi buruzko informazioa Ikastolako web gunean bistara daiteke.
Edozein argibidetarako, eke@laudioikastola.eus eta 946726737 telefonoa baliatu daitezke.