IRITZIA

Korrika gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Lexuri Ugarte Aretxaga 2022ko mar. 21a, 06:30

Korrika iragartzen den edizio bakoitzean, oroimenak klik egin eta bihotza limurtzen didaten hamaika gogoeta etortzen zaizkit gainera.

Oraintxe, Jon Pagoaga eta Iñaki Mendiguren ditut gogoan. Beren petoak jantzita. Ehundaka ume mokoren gidari. Bakoitza bere dortsalarekin. Ikastolatik Ugarte biderako asfaltoari, txalaparta bat balitz moduan ttakun ttakun, erritmo bizian soinua atera nahian…ehundaka zapatila, milaka hanka, bihotz andana…aldarri bakarra: Tipi tapa, tipi tapa! Korrika!!!

Hura zen hura, ilusioa eta jaia! Baina ez bakarrik airean euskarak eramaten gintuen Korrika Txikiaren egun berezi hura. Ezta gutxiago ere! Gurea Korrika txikia bazen ere, helduen antzera Euskarari etekin handiena ateratzeko gogoa erraldoia zen. Izan ere, egunak ematen bait genituen aurretik tenpera, errotulatzaile eta margo desberdinez DINA4 orri txuriei Korrikak merezi zuen liraintasuna atera nahian… Kolore zirinbolo zoroak sortuaz…Euskara kolore biziz jantzi gurata…

Eta orriak dortsal bihurtzen zituzten kateorratzak ezin ahaztu! Amak aurreko egunean erositako kateorratzak ez ziren inoiz nahiko izango urduritasun eta nerbio guztiez sortutako dortsalei eusteko… baina bazen, kateorratz haiek baino sostengu hobea emango zioten elementurik: ilusioa.

Ba…ilusioa… eta denboraren poderioz, euskaldun egiten gaituen hizkuntzarekiko miresmen eta amodio itsua bizirik darraite nigan.

Oraingo honetan, Amurriok piztuko du Euskal Herria euskaraz lotzen duen lasterketa handiena iragartzen duen suziria… eta niri, Aiaraldeko gainontzeko euskaldun eta euskaltzaleoi moduan, zirrara berezia eragingo dit…baliteke ez Ikastolarik abiatzen ziren Korrika txiki haiek bezain beste…baina bai jakitea, Korrikaren ez-ohizko edizio hau, egunetik egunera euskarari hauspo gehiago ematen zaion eta ematen jarraituko dion eskualdetik egin zela…euskara hitzetatik ekintzara eramanez…euskara hitzekin gure eginez….Euskal Herria hitzez eta ekintzez euskaldun bihurtuz…tipi tapa…baina geldiezin: Korrika!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide